Albistegia
INTERNET, Aukeren Unibertsoa
            <description>Duela zenbait urte, zalantzan jar zitezkeen Internetek haurrentzat izan zitzakeen abantailak, eduki eta kalitatezko zerbitzu ezarengatik. Gaur egun, ordea, Sarea prestakuntzarako, aisiarako eta komunikaziorako aukerez josia dago, eta Internet gure gazteen, nerabeen eta, geroz eta gehiago, haurren bizitzako zati da. 
Sarea sozializatzeko beste leku bat da gaur egun (kalea, ikastola edo familia bezalaxe), bere arau, jokaera eta hartu-emanetarako protokolo propio eta dinamikoekin. Hori ezagutzea, jakitea, izatea eta egotea geroz eta gaitasun beharrezkoagoak eta aberasgarriagoak dira egungo eta etorkizuneko gure gizartean..
Ehundaka web orrik eskaintzen dizkigute adin-txikikoentzako denbora-pasa hezigarriak, hobeto ikasi eta ezagutza hobeto atxiki dezaten, elkarrekintzaren, diseinuaren eta edukiaren bidez. 
Egungo gizartean, Internet ezinbesteko aliatua da gaztetxoen garapenerako.
Umezain Birtualak
Seme-alabek Interneten aurki dezaketen edukien beldurrak eraginik, guraso askok instalatzen dituzten aplikazioek etxeko ordenagailutik bisita daitezkeen orri-mota eta kopurua murrizten dizkiete adin txikikoei.
Beraiek sekula agertuko ez luketen trebeziaz seme-alabak Interneten nabigatzen ari direla idoro izan dute gurasoek askotan, beldurturik bezain liluraturik. Sarean handik hara mugitzen jakitea, gizakiak sortu duen ezagutza-garraiorako lanabesik eraginkorren eta handiena eskuratzeko ezinbestekoa izango da. Era berean, ordea, ikara larriagoa eragingo dien beste zerbaiten ateak zabalduko zaizkie guraso horiei: bortizkeria, arrazakeria, era guztietako xenofobia& Areago, berez gaiztakeriazkoak ez badira ere, ume horien adinari egokiturik ez dauden hainbat elementu ere bai.
Nolanahi ere, Internet munduan espazio zein denbora alorreko mugarik ez dagoela, aita-amak nola kontrola dezake bere haurrak zein orri bisitatzen duen? Seme-alabentzat egokiak diren orriak eta ez direnak bereizteko gauza direla baieztatzen dute aplikazio batzuek: umezain zibernetiko berriak dira horiek.